II. Errepublika Eguneko lore eskaintza (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. II. Errepublikaren aldarrikapenen 95. urteurrenaren harira, bi ekintza prestatu ditu Pipergorri Kultur Elkarteak.
Apirilaren 14an (martitzena), 12:00etan, lore eskaintza egingo dute 269 Memorialaren aurrean (Zalloko hilerrian) zein 269 Memoriaren Lekuaren (Gernika BHI) aurrean; 12:00etan institutuan jarri dute hitzordua, eta 12:30ean Zalloko hilerrian.
Bestalde, apirilaren 16an (eguena), 18:30etik 20:00etara bitartean, El coste humano de los bombardeos hitzaldia eskainiko dute Jon Penche Gonzalez EHUko ikerlariak eta Jimi Jimenez Sanchez Gerediagako ikertzaileak kultur etxean.