Ihauterietako dantzak (Busturia)
Busturia. Busturiko Irrintzi Alai dantza taldeak ihauterietako dantzak dantzatuko ditu, martxoaren 2an [domeka], Busturiko auzo ezberdinetan. 12:00etan hasiko dira, San Kristobalen. 12:45ean Altamiran eskainiko dute ikuskizuna, eta 13:30ean, Axpen.
EGITARAUA.
Otsailak 28 [barikua]
- 16:00 Guraso elkarteak antolatuta, tailerrak eta txokolatea, Altamiran.
- 19:00 Mozorroen jaia, kultur etxean.
Martxoak 1 [zapatua]
- 19:00 Busturiko aratusteak, kultur etxean, Atxurkulu Emakumeen Elkartearen eta herritarren parte hartzearekin.
Martxoak 2 [domeka]
- 12:00 Inauterietako dantzak auzoz auzo, Irrintzi Alai Taldearekin, San Kristobalen hasita.