'Hitzen bila' erakusketa; bisita gidatua (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Sonia Ruedaren Hitzen bila erakusketa dago Euskal Herria Museoan apirilaren 27ra arte. Martxoaren 13an (eguena), Sonia Ruedak berak bisita gidatua eskainiko du erakusketan, arratsaldeko 18:00etan. Jakinarazi dute, sarrera doakoa izango dela, baina erreserba egitea beharrezkoa dela. Horretarako 946 255 451 telefonora deitu edota euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbidera idatzi behar da.