Gernika-Lumo. Marin Mitchell, Euskal Herriko historiaren testigu hitzaldia, azaroaren 24an (eguena), 18:00etan, Euskal Herria Museoan.
Informazioa eta erreserbak: 94 625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
Marin Mitchell euskaldunen kronista irlandarrari buruzko hitzaldian, Xabier Armendariz izango da hizlaria.
“Idazle irlandar-britainiarra Euskal Herriko historiaren kronista atzerritarretan hoberenetakoa da. Idazle, kazetari, bidaiari eta intelektuala izan zen ohiz kanpoko emakume honek, euskal kultura eta politikako pertsonaia esanguratsuenekin izan zuen hartu-emana. Hitzaldi honetan, bere bizitza eta lan liluragarriak ezagutuko ditugu, horrela bere euskal jendearekiko maitasuna omentzeko”, azaldu dute museoko arduradunek. Armendarizek Mitchellen bizitza ikertu zuen, eta bera da museoan dagoen
erakusketako komisarioa. Hain zuzen, erakusketa prestatzeko egin dituen lanak azaldu eta kronistaren bizitzan are gehiago sakontzeaz gain, entzuleen galderei erantzuteko prest egongo da Armendariz.