Hitzaldia: 'Aura Lolita Chavez Ixcaquic. Esperientziak eta irakaspenak' (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Guggenheim Ez taldeak antolatuta, ‘Aura Lolita Chavez Ixcaquic. Esperientziak eta irakaspenak’ hitzaldia, urtarrilaren 31n (barikua), 18:00etan, Astran. Ondoren, luntxa.
Info: Lolita, Guatemalako aktibista maia, ingurumenaren eta emakumeen eskubideen defentsan nazio arteko erreferentea. Enpresa transnazionalen mehatxupean jarraitzen du bere jatorrizko herrialdean, baliabide naturalen ustiapenari egiten dion erresistentziagatik, eta ondorioz, Euskal Herria du bere babesleku. Bere borroka gure Urdaibairen defentsarekin lotzen da, naturaren kontserbazioa eta honen menpe dauden komunitateen auzia, globala eta kolektiboa direla erakutsiz.