'Heterosexualitatea irauli' tailerra (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Berdintasun Sailak antolatuta, Heterosexualitatea irauli tailerra eskainiko dute Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, otsailaren 27an [eguena], 17:30etatik 19:30era bitartean. Tailerra Hiruki Larroxa elkarteak eskainiko dute, eta LGTBI+ pertsonei zuzenduta dago. Tailerra Negu morea programaren barruan kokatzen da.
Izena ematea beharrezkoa da, eta horretarako epea tailerra hasi baino astebete lehenago itxiko da. Izen ematea berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora edota 688 63 84 49 telefono zenbakira idatzita egin ahalko da. Plaza mugatuak daude.