Heriotzari bizia emanez (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Heriotzaren gaia oinarri eta langai duen jaialdia antolatu dute: Heriotzari bizia emanez. Formatu askotan, heriotzaren ikuspuntu desberdinak landuko dituzte urriaren 26tik (zapatua) azaroaren 1era (barikua) arte.

EGITARAUA

Urriak 26, zapatua. 
18:00. Elai Alai areto txikian, En transito, perdonen las molestias antzerkia. 

Urriak 27, domeka.
11:30. Death kafea Elai Alai areto txikian. 

Urriak 30, eguaztena. 
12:45. Hil aurretik nahi dut… horma jarriko dute arkupeetan. 
19:00. Death kafea Astran. 

Urriak 31, eguena. 
20:30. Zu Gogoratuz ekitaldia kultur etxe aurrean. 

Azaroak 1, barikua. 
12:30. Harrera musikatua hilerrian.
19:00. Mendian hil, hirian hil dokumentala Elai Alai aretoan.