Gure Eskuren 'Euskal Herria lau haizetara' dinamikaren aurkezpena (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Gure Eskuk “Euskal Herria lau haizetara” ekimena abian jarri du, eta dinamika horri buruzko informazioa zabaltzeko hitzaldia eskainiko dute urriaren 7an (martitzena), 18:30ean, Elai Alai aretoan. Euskal Herriko eskualde guztietara joan gura dute, gaur egungo testuinguru politikoa zein Gure Eskuren 2025-2026ko dinamika partekatzeko.