'Gora liburutegiak' bertso saioa (Gernika-Lumo)
Ume bi Gernika-Lumoko liburutegian Gernika-Lumo. Urriaren 24an (barikua) Liburutegien Eguna dela eta, Gernika-Lumoko kultur etxeak familia jarduera antolatu du liburutegien balioa “modu alai eta dibertigarrian” zabaltzeko. Hala, Lilibertsoren eskutik, Gora liburutegiak bertso saioa hartuko du liburutegiak 17:30ean, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Saiora bertaratzeko aldez aurretik izena eman behar da liburutegian edo 94 465 00 31 telefonora deituta.
Liburutegien Nazioarteko Eguna herritarrei liburutegien garrantzia helarazteko sortu zen, izan ere, liburutegiak ez dira bakarrik ezagutza eskuratzeko guneak, adin guztietako pertsonak kulturarekin elkartzeko espazioak dira, giza prestakuntza eta bizikidetza hobetzeko tresnak.
Baina, nazioarteko eguna urriaren 24an ospatzearen arrazoia da 1992ko egun horretan suntsitu zituztela Bosnia eta Herzegovinako Liburutegi Nazioanala eta unibertsitarioa. Hain zuzen ere, liburutegi nazional hori Sarajevoko izenez ezagutzen da hedabideetan.