Go!azen-en estreinaldia (Bermeo)
Bermeo. UEMAk, EITBk eta Bermeoko Udalak antolatuta, Goazen! telesailaren 12. denboraldiaren aurrestreinaldia ikusteko aukera egongo da azaroaren 8 eta 9an [zapatua eta domeka], Nestor Basterretxea aretoan, 11:00etan eta 12:30ean. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena beharko da. Udalak 160 gonbidapen banatu ditu ikastetxe bakoitzeko (guztira, 480 gonbidapen).
Monitoreak egongo dira aretoan, umeak guraso barik sartzeko.