Gerra aurreko euskal mugimendu feministaren inguruko hitzaldia (Ea)
Ea. Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Eako Udalak, Herrijeri emon arnasa kultur taldeak eta Bedarona, Ea eta Natxituko Andrak hitzaldia antolatu dute, elkarlanean. Horretan, gerra aurreko euskal mugimendu feminista izango dute hizpide, eta Cira Crespo historialari eta idazle feministak gidatuko du hitzaldia. 11:30ean jarri dute hitzordua, Eako Udal pleno aretoan.