Gernikako Marijesien entsegua (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Gernikako Marijesiak aurtengo bederatziurrena prestatzen ari dira, eta abenduaren 9rako ipini dute entsaio eguna, Andra Mari koralaren lokalean. Doako sarrera edukiko du, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.