'Gernika Uruguayn' liburuaren aurkezpena, Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Gernika Uruguayn liburuaren aurkezpena, ekainaren 22an (eguena), 19:00etan, Euskal Herria Museoan. Sarrera librea.
Alberto Irigoyenek eta Servando Echeverriak egindako ikerketa eta informazio bilketaren emaitza da argitalpena. Gernikako Arbolak, bere haziek eta sustraiek, Uruguaiko euskal komunitatearentzat suposatzen eta adierazten duten guztia ulertzeko balio du. Egileek Uruguaiko departamentu ezberdinetan euskal memoria eta nortasuna bizirik mantentzeko egin diren eta egiten jarraitzen diren ekintza ugariak erakusten dituzte liburuan.