Gernika-Lumoko Umien Egune (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Gernika-Lumoko Umien Egune, martxoaren 15ean (domeka).

  • 10:15. Harrera, San Kristobal plazan.
  • 10:30. Kalejira, Pasealekura.
  • 11:45. Dantzak, kalez kale.
  • 13:00. Ekitaldia, Pasealekuan.
  • Bazkalostean. Gonbidatuekin agurra.

Elai Alai Dantzari Taldeak antolatu du, eta Euskal Herriko hiru dantza talde gonbidatuko ditu kaleak musikaz eta dantzaz alaitzeko asmoz.

Egun guztiko egitaraua prestatu dute, “bertoko haurrek kanpoko haurrekin harremanak izan eta euskal giroaz gozatuz”, herria alaitzeko: “Ezinbestekoa ikusten dugu herrian euskal kulturaren aldeko ekintzak antolatzea eta etxeko txikiei protagonismoa ematea, azken batean, dantzatzen duen herria ez delako inoiz hilko eta hauek izango direlako gure etorkizuna”.