Gernika eta inguruak ezagutzeko ibilaldia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumoko Berbalagunkideen maiatzeko irteera. Argazkia: Gernika-Lumoko Berbalagunak. Gernika-Lumo. Berbalagunek deituta, Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbidea egingo dute berbalagunek abenduaren 30 [zapatua], 09:00etan hasita.
15 kilometroko bidea egingo dute, udalerritik atera eta Gola, Barruti, Elorrieta, Terlegiz, Santa Ana, Lezika eta Gautegiz Arteaga zeharkatuz. Handik udalerrira bueltatuko dira. “Euskaraz lagun artean eta inguruan ibiltzeko aukera bikaina da berbalagunek eskaintzen dizuna”, esan dute.