Gazteok Independentzia eguna (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Gernikako Independentzia Egunean elkartuko dira otsailaren 28an (zapatua), 12:30etik aurrera, udalerrian. Ernai deituta, gazte independentistek eskaintza politikoa eta aisialdia uztartuko dituzte herriko kaleetan, izan ere, egun osoko egitaraua izango dute aukeran bertaratzen direnek.
EGITARAUA.
12:30. Zergatik Ernai? ekitaldia, Elai Alai aretoan.
14:00. Marianitada Arranon.
15:00. Bazkaria Harizpe txokoan.
Gero. Bingo musikatua.
19:00. Trikipoteoa Arranon.
20:30. Kontzertua Pasealekuko arkupean: Ilberri.
00:30. Dj Askatasuna Arranon.