'Gaur egungo errepresioa' hitzaldia (Bermeo)
Bermeo. Aske eta Kabidxek antolatuta eta Torturaren Kontrako Eguna baliatuta, errepresioari buruzko Gaur egungo errepresioa hitzaldia egongo da otsailaren 13an [barikua], 19:00etan, Kabidxen. Horrez gain, Fernando Garcia Jodra euskal preso politikoaren eskulanen erakusketa ere egongo da, eta Zaballako kartzelan papiroflexiaz egindako izar ezberdinak nola egin diren ikusteko aukera ere izango dute urreratzen direnek.