Garbigune mugikorra, apirilaren 8tik 22ra (Murueta)
Murueta. Garbigune Mugikorra Muruetanegongo da apirilaren 8tik [eguaztena] 22ra [eguaztena] bitartean. Birziklapena herritarrentzat “errazagoa eta hurbilagoa” egitea du helburu Garbigune Mugikorrak: ohiko garbiguneetara joan beharrean, biztanleek herrian bertan ere birziklatzeko aukera izatea.Eleizalde alboko aparkalekuan kokatu dute, hilerriaren ondoan.
Ondorengoak dira Garbigune Mugikorrean bota daitezkeen produktuak: etxeko tresna txikiak, ezkaratzeko tresneria, erabilitako olioa (ontzi txikietan), sakelako telefonoak, kableak, pintura zein disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko nahiz plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.