Gabonetako eskubaloi txapelketa (Bermeo)
Bermeo. Urdaibai Eskubaloi Taldeak antolatuta, Gabonetako Eskubaloi Txapelketa hartuko du Areneko kiroldegiak abenduaren 27an [zapatua]. Egun guztian zehar egongo dira partiduak, 09:00etan hasi eta 19:30era bitartean. Kadete, gazte eta senior mailako kirolariak izango dira bertan.