Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa (Bermeo)
Bermeo. Gabonetako Erakusleiho Lehiketara aurkeztu direnei botoa emateko aukera dute herritarrek, abenduaren 15a arte (zapatua). Bermeoko Kultur etxean, Turismo bulegoan, eta Berhaz zein Behargintzaren bulegoetan bozkatu ahalko da.
Bermeoko Udalak Bertonen laguntzagaz antolatu du lehiaketa. Botoa emanez lehiaketan barne dauden 73 establezimenduetan 500 euro gastatzeko zozketan parte hartuko dute herritarrek. Zozketa abenduaren 17an egingo dute.