Familia tailerra Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Euskal Herria Museoak urteko lehen familia tailerra egingo du urtarrilaren 18an (domeka), 12:00etatik aurrera, eta bandoen arteko gudaz eta armarriez arituko dira bertan. Lau urtetik gorako umeek, gurasoek lagunduta, Euskal Herriko historian horren esanguratsua izandako pasartea ezagutzeko aukera izango dute horrela.
Saioan parte hartzeko euro bat ordaindu beharko dute parte hartzaileek, baita izena eman ere: 94-625 54 51 telefonora deituta edota euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita.