Euskararen Eguna dela-eta, 'Irati' filmaren proiekzioa (Nabarniz)
Nabarniz. Irati filma proiektatuko dute Euskararen Eguna dela eta, abenduaren 5ean (barikua), 18:45ean hasita, Nabarnizko gizarte lokalean. Euskal mitologiaren indarra eta edertasuna berreskuratzen duen istorioa kontatzen du filmak, kondaira, baso sakratu eta antzinako ohituren mundura eramanez ikuslea. “Gure kulturan bizirik jarraitzen duen iragan magikoari omenaldia egiten dion ikus-entzunezkoa da”, diote kritikariek.