'Euskal Herria Nature' erakusketa, azaroaren 10era arte (Busturia)
Euskal Herria Nature hogeita hamar argazkiko bilduma ikusgai dago Busturiako Ekoetxea Urdaibain, azaroaren 10era arte (sarrera doakoa da).
Esposizio honen helburu orokorra Euskal Herriak dituen ondasun naturalak erakustea da. Kalitate altuan eta aluminiozko euskarrietan inprimaturiko argazkiak dira. Click taldeak leku, momentu, argi, kolore eta baita inguru naturalak eragiten dituen sentsazio eta sentimendu desberdinak jendarteratu nahi ditu erakusketa honekin.
Naturaren argazkigintza ingurune naturalaren argia eta paisaiaren argi, fauna eta floraren momentuak atzitzearen artea da. Horretan datza Click taldearen proiektuak, pertsona gehiengoei hurbileko natura erakustea, Euskal Herrikoa hain zuzen ere.
Click taldea osatzen duten pertsonak argazkigintzarako eta naturarekiko pasio eta errespetuan bat datoz, eta argazki bilduma honetan bi ideia horiek bateratu dituzte. 12 argazkilariren 60×40 zentimetroko hogeita hamar argazki daude, gure naturaren parte bat erakusteko helburuarekin. Gure inguru hurbilean, Euskadi eta Nafarroan, aurkitu dezakegun paisai, fauna eta floraren erakusketa bat da.
Informazio eta argazki gehiago HEMEN