Euskal Herria Kubarekin elkartasun jaia
Gernika-Lumo. Kubako herriari laguntzeko Euskal Herria Kubarekin elkartasun jaialdia hartuko du barikuan (ekainak 12), Gernika-Lumoko Astrak. Izan ere, Amerikako Estatu Batuen blokeo ekonomikoaren eta zigorrek areagotutako krisi energetikoaren ondorioz uharteak jasaten dituen mozketa elektriko larrien aurrean eguzki plaka jartzeko dirua biltzea dute helburu.
EGITARAUA.
18:30. Kuba: erresistentzia egoera eta elkartasuna izenburupean Euskadi-Cuba elkarteko hiru kide ariko dira solasaldian, 18:30etik aurrera: Endika Guarrotxena, Miguel Angel Diaz eta Tony Merlan.
20:00. Kubako saltsaren oinarrizko tailer bat.
21:30. Havana 537 talde kubatarraren kontzertua.