Etxeko langileen eskubideei eta langabezia-prestazioari buruzko informazioa-saioa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko (ATH) ordezkariek sektore honetako etxeko langileen langabezia-prestazioen onarpenari eta haien lan-eskubideen beste berrikuntza batzuei buruzko informazioa emango dute martxoaren 23an (eguena), 18:00etan, Kultur Etxean (1.solairuan).
Saioa gazteleraz izango da. Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenen Zentroak, Gernika-Lumoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute, eta langileei eta enplegatzaileei zuzenduta dago.