'Errota erreka batetik ibilbidea'
Gautegiz Arteaga. Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, PR-BI 163 Errota erreka batetik ibilbidea. Urriaren 23an (domeka), 10:30etik 12:30era.
Ibilbide zirkular honetan, Gautegiz-Arteagako paisaiak eskaintzen dituen ikuspegiak (askotarikoak eta bikainak) ezagutuko dituzte. Balio paisajistiko handiko guneaz gozatuko dute, bertako bide ederretan zehar: “Errotaz eta errekastoz josia, ibilbide atsegin honek gure iragan hurbilera eramango gaitu, non errekek eta haien urek eskualdeko jarduna mugitzen zuten”.
Izen ematea (2 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.