Erraldoien bilkura (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Erraldoien Konpartsak, bere 20. urteurreneko ospakizunen barruan, Erraldoien Bilkura antolatu du ekainaren 14an [domeka]. Euskal Herriko hainbat txokotako konpartsekin batera, erraldoien kalejira egingo dute herrian zehar, 11:00etan Sanjuanportalen hasita.
Ibilbidea: Sanjuanportale, Alde Zaharra, Lamera eta Portuzarra.
Parte hartzaileak: Bizkaiko gaiteroak, Sanduzelaiko erraldoiak (Iruñea), Ondalan (Deustu), LEBE (Lekeitio), Irrintzi (Donostia), Bihotza konpartsa (Urduña), Mundakako erraldoiak (Mundaka), Arrasateko Konpartsa (Arrasate) eta Bermeoko Erraldoien Konpartsa (Bermeo)