Ernairen Elkargunea (GernikaL-Lumo)
Gernika-Lumo. Gernikako Ernaik Elkargunea antolatu du urriaren 9an [barikua], 18:30ean, Astran. Euskal Herrian urrats bat aurrera proposamenaren nondik norakoak partekatuko dituzte eta ostean, bertso afarian batuko dira, Beñat Enbaita eta Eider Fernandez bertsolariekin. Bertso afaria 3 euro ordaindu beharko da momentuan.