Erein eta erain euskarari (Gernika-Lumo)
Screenshot Gernika-Lumo. Seber Altube Ikastolak eta Seberbaz euskara taldeak antolatuta, Korrika Kulturala girotuko duen Erein eta Erain euskarari ekimenean bilduko dira martxoaren 13an (barikua), 19:00etatik aurrera, Astran. Euskaraz bizitzeko eta euskara bizi dadin, mugimendua sortu nahi izan dute, eta mahai ingurua eta bakarrizketak prestatu dituzte horretarako.
Hala, Sakatu ala tiretu? mahai inguruan Ibai Urrutia Berbalaguneko kideak parte hartuko du, Aintzina Monasterio Busturialdeko Hitzako kazetariagaz, Mikel Retolaza Lilibertsoko bertsolariaz, Peru Enbeita Mobidu taldeko kideagaz eta Leire Lagunilla Seber Altubeko kideagaz batera; Zihara Enbeita ariko da saioa gidatzen.
Ostean, bakarrizketak egongo dira: Asier Galarza eta Jokin Ansotegi ariko dira bakarrizketak eskaintzen.