Emakumeen herri bazkaria (Muxika)

Muxika. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Muxika, Ibarruri eta Gorozikako emakumeen herri bazkaria Remenetxe jatetxean martxoaren 8an (zapatua), 14:00etatik aurrera. Gero, Obieta aita-semeek girotuko dute egonaldia.
Egitaraua.
Martxoak 7, barikua.
19:00. Ariatzan, Kilimaterioa bertso bakarrizketa.
Martxoak 8, zapatua.
14:00. Muxika, Ibarruri eta Gorozikako emakumeen herri bazkaria Remenetxe jatetxean. Izena eman behar da Zubieta Errota liburutegian, martxoaren 5a (eguaztena) aurretik. Erroldatuak 40 euro, eta besteak 45 euro.
Ostean. Erromeria Obieta aita-semeekin.