Ekoetxea Urdaibaiko ekitaldiak (Busturia)
– 09:30-14:00. ZETAZOAK 10etan. Bizkaiko golkotik igarotzen diren zetazeoak behatzeko, irteera gidatua itsasontziz. Adina: 7 urtetik aurrera. Tarifa orokorra: 40€ / Tarifa murriztua (12 urtetik behera): 28€.
– 10:00-13:00. MURUETA, BASOKO MUSEO EZKUTUA. Muruetako iragan industriala eta hainbat altxor geologiko ezkutatzen dituen basoa erakusten dizkigun ibilbidea. Adina: 8 urtetik aurrera. Tarifa: Doan. Abiapuntua: Muruetako eliza.
– 11:00-19:00. HONDARREZKO ESKULTURAK. Andoni Bastarrikak hareazko olagarro erraldoi bat egingo du San Antonio hondartzan. Adin guztiei zuzendua. Tarifa: Doan.
– 18:00-19:00. TXIMELETEN OASIA. Tximeletan oasia zaindu, egokitu, eta tximeletak identifikatzeko tailerra. Adin guztiei zuzendua. Tarifa: Doan.
– 21:00-23:00. FAUNA BASATIAREN BEHAKETA. Landa eremuan kokatutako etxola batetatik (Hide), inguruan daukagun fauna basatia behatu ahal izango duzu (basurdeak, azeriak, azkonarrak, urtxintxak, orkatzak etab.). Adina: 16 urtetik aurrera. Talde mugatuak. Tarifa: 9€.