'Eguneroko bizitzan bizikidetza eta emozioen kudeaketa' topaketa (Muxika)
Muxika. Eguneroko bizitzan bizikidetza eta emozioen kudeaketa topaketa, martxoaren 13an (barikua), 18:00etatik 21:00etara, Kurtzeroko Kiroldegian.
Izen ematea: Zubieta Errota liburutegian / 645 00 66 63
Hobeto komunikatzeko eta gatazkak lasaitasunez konpontzeko tresnak emango dituzte: “Topaketa honetan, komunikatzeko duzun moduan egindako aldaketa txikiek zure ingurunean eraldaketa handiak sor ditzakeela deskubrituko duzu. Geldialdi bat egiteko, zeure burua hobeto ulertzeko eta besteekin errespetuz eta lasaitasunez konektatzeko gunea da”.
Landuko diren arloak:
- Komunikazio asertiboa eta entzute aktiboa.
- Gatazken konponbidea ingurune familiarrean, sozialean edo lan-arloan.
- Egoera tentsionatuetan lasaitasuna mantentzeko estrategiak.
- Adimen emozionala eta enpatia aplikatua.
- Esperientzia-praktikak eta rol-jokoak.