Eguenien ze einbizu?: Bertso saio musikatua (Muxika)
Muxika. Eguenien ze einbizu? ekimena jarri du martxan Muxikako Udalak, eta uztaileko eguenetarako hitzordu ezberdinak jarri ditu. Uztailaren 27an (eguena), 19:30ean, Maumeko Lapazaran Txakolindegian txakolin eta Bertso saio musikatua egongo dira aukeran.
‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatuan botako dituzte bertsoak Onintza Enbeita muxikarrak, Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak, Uxue Alberdik eta Miren Amurizak. Maite Berriozabal ariko da gaiak jartzen.