Eguen zuri (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Elai Alai dantza taldeak eta SOMEk bultzatuta, Eguen zurin elkartuko dira herriko txikienak, otsailaren 8an (eguena), 17:00etan, Pasealekuan.
Inauterien barnean, batez ere haurrei dagokien eguna da. Antzina, inauterien festa giroan barnean, haurrak etxez etxe joaten ziren eskaerak egitera, bildutakoaz janari bat antolatzeko. Gaur egun, baina, herriko gozoki dendaz dendako ibilbidea egiten dute, ohiko koplak abestuz. Hala, kalerik kale, Eguen Zuri eguneko koplak abesten aterako dira Segundo Olaeta Musika Eskolako txistulari eta trikitilari taldeen laguntzaz.