Ea Lagunkoiaren bilera: Aire zabaleko espazioak eta eraikinak
Ea. Ea Lagunkoiaren laugarren bileran, aire zabaleko espazioei eta eraikinei buruz berba egingo dute azaroaren 9an (astelehena) 18:00etan, Eskolondon.
Ea lagunkoiaren diagnostiko-fasea amaierara heltzen ari da, eta herritarren ikuspegia jasotzeko bilerak egiteaz gain, inkestaren bidez euren iritzia eman dezakete herritarrek (azaroaren 9ra arte bete daitezke). Paperean (Bedaronako txokoan, udaletxean, Eskolondon eta Natxituko bolatokian daude buzoiak) zein Internet bidez zabaldu dute BETE HEMEN