Busturialdeko Bertsolari Txapelketa: 3. finalaurrekoa (Arratzu)
Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren hirugarren finalaurrekoa jokatuko dute azaroaren 29an (barikua), Belendizko txokoan. Doako saioa da, baina afarirako 15 euro ordaindu behar dira (21:00etan hasiko da). Afarirako izena emateko 688 36 60 97 telefono zenbakira deitu behar da.
Bertsolariak: Julen Arzanegi, Asier Galarza, Janire Arrizabalaga, Jon Arano, Enare Muniategi eta Iker Uriarte.
*Beste finalaurrekoak:
- Azaroak 8 (barikua), Errigoitiko Ikuilu Txokoan. Bertsolariak: Mikel Retolaza, Aitor Etxebarriazarraga, Koldo Muñiz, Koldo Gezuraga, Unai Agirre eta Gurutz Uruburu.
- Azaroak 15 (barikua), Ariatzako (Muxika) Atxelipen Txokoan. Bertsolariak: Lurdes Ondaro, Nagore Beitita, Ander Elortegi, Eneko Aldana, Beñat Bilbao eta Ibai Amillategi.
Finala: Abenduaren 13an, Gernika-Lumoko Astran, 21:30ean hasita.