Busturialdeko Bertsolari Txapelketa: 2. kanporaketa (Murueta)
Murueta. Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren 2. kanporaketa lehiatuko dute otsailaren 27an [barikua], 20:00etan, Muruetako eskola zaharrean. Aitor Etxebarriazarraga, Helene Yerfa, Koldo Muñiz, Mikel Retolaza, Asier Galarza eta Julen Ibarguengoitia bertsolariak igoko dira oholtzara. Ostean, pintxoak egongo dira aukeran.