Blas deuna: tostada lehiaketa (Busturia)

Busturia. Busturiko Udalak antolatuta, tostada lehiaketa egingo dute otsailaren 2an [domeka], Axpeko elizpean. Tostadak etxean egin eta 13:30ean aurkeztu beharko dira. Busturiko Kantu Kantari, Irrintzi Alai eta txistulariek girotuko dute Blas Deunaren jaia.
Parte hartzen dutenek gutxienez 4 tostada aurkeztu beharko dituzte, eta ezingo dira ogiarekin egindakoak izan. Epai-mahaiaren ustetan onenak diren 3 tostadek saria jasoko dute.