Bizkarsoro filmaren proiekzioa (Bermeo)
Bermeo. Bizkarsoro filmaren proiekzioa egingo dute martxoaren 22an [barikua], Nestor Basterretxea aretoan. 19:30etan hasiko da ikus-entzunezkoaren proiekzioa, eta ostean solasaldia egongo da.
Doan izango da, baina gonbidapena edukitzea beharrezkoa izango da. Gonbidapenak Gizarte eta Kultura Etxean hartu ahal dira.
Bizkarsoro izeneko herria da filmaren epizentroa, eta galdera baten inguruan dago ardaztuta: Nola desagertzen da hizkuntza bat?. Filmean zehar, bost atal edo mugimendu eta beste bost data bereiz daitezke: 1914, 1921, 1940 eta 1966. Guztiek puzzle baten antzekoa osatzen dute elkarrekin: batetik, existitzen ez den herri batena; bestetik, hizkuntzarena berarena.