'Biziraupenerako brikolajea' tailerra (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, matxura ohikoenak norbere kabuz konpontzen ikasteko Biziraupenerako brikolajea tailerra eskainiko dute, Negu Morea proiektuaren barruan.
Zazpi saio egongo dira guztira; lehena, urtarrilaren 22an [eguaztena]. Eguaztenetan elkartuko dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Gizarte eta Kultura Etxean.
Ana Oceja Uribek eskainiko du tailerra, gazteleraz. Izena ematea beharrezkoa da, eta horretarako epea tailerra hasi baino astebete lehenago itxiko da. Izen ematea berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora edota 688 63 84 49 telefono zenbakira idatzita egin ahalko da. Plaza mugatuak daude.