Biotrack pista jolasa (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Biotrack pista jolasa (jokoak eta tailerrak), irailaren 24an (zapatua), 11:00etatik 18:00etara egiteko aukera, Ekoetxea Urdaibain. 6 urtetik aurrerakoek familian egiteko jarduera.
Izen ematea (doan): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.
INFO+: “Jolas honek 15 proba ditu hiru kategorietan sailkatuak: identifikazioa, bilaketa eta sormena. Partehartzaileek ondo pasa dezakete landaredia eta fauna, Urdaibaiko ohiturak, historia eta geologia ezagutuz eta birziklaiaren ingurukoak ikasiz. Jolasa banaka zein taldean egin daiteke, horretarako partehartzaileek mapa bat izango dute zerrendatutako probak kokatu ditzaten, eta arkatz bat erantzunak idatzi edota irudikatu ditzaten”.