Biharko basoak jardunaldia (Ea)
Ea. Biharko basoak. Ingurumen heziketa eta basoberritzea jardunaldiak:
Antolatzaileak: Eako Udala, Gym Berdea, Enaden Begiak eta Aberaska.
- Martxoak 2 (zapatua), 10:30: Iñaki Gonzalo Laraudogoiti biologo eta erlezain eatarragaz, Ea errekaren ibaiertzeko landaredia ezagutu, eta Ola inguruko landaketaren berezitasunak ikusiko dituzte.
- Martxoak 16 (zapatua), 10:30: paper fabrika zaharra zegoen aparkalekuan elkartuko dira, eta Urtubiagan orain dela bi urte auzolanean egindako landaketa aztertuko dute, zeozer birlandatzeko beharra dagoen ikusiteko. Parte hartzen dutenek euren aitzur edota palak eroan beharko dituzte.
- Oharra: Joateko asmoa daukatenei aurretik jakinarazteko eskatu diete, lanak antolatzeko. Beraz, 673 14 67 40 telefono zenbakira deitu edo mezua bidalita edo enadenbegiak.ea@gmail.com helbide elektronikora idatzita jakinarazi beharko da.