Biharko basoak (Ea)
Ea. Eatarrek Ea ibaiaren ertzetako landaredia bertatik bertara ezagutzeko aukera edukiko dute martxoaren 16an [zapatua], Biharko Basoak ekimenaren barruan. Olako landaketan huts egindako zuhaitzak birlandatuko dituzte. Nork bere pala eta atxurra eroan beharko duela aurreratu dute. Papelerako aparkalekuan dute hitzordua.