'Bi militante politikoren sormena' liburu aurkezpena eta erakusketa (Bermeo)
Bermeo. Bi militante politikoren sormena liburu aurkezpena eta erakusketa, otsailaren 7an (barikua), 17:00etatik aurrera, Nestor Basterrtexea aretoan. 17:00etatik 21:00etara Elias Fernandez Castañares euskal preso ohiak kartzelan egindako eskulanen erakusketa. 19:00etan Fernando Garcia Jodra euskal presoaren La Furia del Cobarde liburuaren aurkezpena.
“Elias Fernandez Castañares preso politiko ohiaren, Busturialdean denbora geihen preso izan zenaren, preso izan zuten 29 urteetan egindako eskulan eta margoen erakusketa da. Eskulan eta margo hauek familia eta laguneri egindakoak dira; erakusketa hau egiteko batu ditugu EHko etxe desberdinetan dauden Eliasen lanak, elkarturik ikusi al izateko. 2022ko iraialren 14an hil zen Elias, eta ordutik izan dugu bere lana erakusteko gogoa. Fernando Garcia Jodar preso politikoaren La furia del cobarde liburuaren aurkezpena ere izango dugu. Errepresio garaietan militante politiko hauen sormena ezagutzeko parada izango dugu erakusketa eta aurkezpen honetan” azaldu dute antolatzaileek.
-
Antolatzailea: Zantzue kultur elkartea