Bertso poteoa Lilibertsoren eskutik (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Aurten ere, bertso poteoa antolatu du Lilibertsok, Gernika-Lumoko kultur etxearekin elkarlanean, inauterietarako. Otsailaren 28an (barikua) jarri dute hitzordua, 19:30ean Arrien tabernan hasita. Aitor Etxebarriazarraga eta Igor Elortza izango dira aurtengo bertsolariak.