Bertso afaria Astran (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Beste urte batez, badator Lilibertsok antolatzen duen urtarrileko bertso afaria. Urtarrilaren 12an (barikua), 21:00etan egingo dute afaria Astran, eta antolatzaileek jakinarazi dute 60 herritar inguruk eman dutela izena. Oraingoan, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariak izango dira afaria girotzeaz arduratuko direnak.
Egaña bigarren urtez jarraian ariko da Astran. Aurten, gainera, afari begetariano eta beganoak eskatzeko aukera zabaldu dute. Lilibertsotik gaurko saiora bertaratzeko deia egin dute. “Badago plan hoberik Gabonetako afari giroa
bertsoekin batu eta lutzatzea baino? Ez dugu uste. Bertso saio itzela dator”.