'Bermeoko erara' kanpainaren hasierako pintxo-pote ibilbidea (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko erara kanpainaren hasierako pintxo-pote ibilbidea, Josepa Kale-Kaleren laguntzarekin, abenduaren 19an (barikua), 20:00etatik aurrera.
Bermeo Tuna World Capitalek bultzatutako Gabonetako kanpainak arrantzaleen lana, itsas nortasuna eta tokiko produktu jasangarriaren kontsumoa balioan jartzen ditu.
Horrez gain, kanpainak Bermeo Tuna World Capitalen kontserba-sorten zozketa ere izango du, parte-hartzea eta tokiko produktuaren kontsumoa sustatzeko helburuarekin.
Parte hartu nahi dutenek, honela egin ahal izango dute: Tabernetan, hegaluze edo atun pintxo bat kontsumituz, txartel bat eskatuta eta establezimenduetan jarritako kutxetan utzita eta Internet bidez tabernetan eskatutako pintxoaren argazki bat Instagram edo Facebookera igota, #GabonakBermeokoErara hashtag-arekin eta @BermeoTuna aipatuz eta jarraituz.
Pintxo desberdinekin nahi beste aldiz parte hartu ahal izango da, eta parte hartzeko epea urtarrilaren 6an amaituko da, eta ondoren hiru sari iragarriko dira: bat tabernetako txartelen artean, beste bat online parte-hartzaileen artean, eta hegaluze edo atun pintxo gehien saldu duen tabernarentzako aitorpen bat.