'Bermeoko Emakumeen Memoria Bizia' proiektuaren aurkezpena (Bermeo)
Argazkia: Bermeoko Udala Bermeo. 65 urtetik gorako emakumeen bizipen eta oroitzapenak ardatz harturik emakumeen memoria kolektiboa berreskuratu, ikusarazi eta komunitatearen esparruan aktibatzea helburu duen Bermeoko Emakumeen Memoria Bizia proiektua aurkeztuko dute, otsailaren 5ean [eguena], 18:00etan, Bermeoko eta Gizarte eta Kultura Etxean. Saio irekia izango da, eta 65 urtetik gorako emakumeei zuzenduta egongo dela zehaztu dute. Proiektua arte garaikidea, artxibo-lana, bitartekaritza kulturala eta aktibazio komunitarioa uztartzen dituen Puntu Gorria Kultur Elkarteak sustatu du.