'Bermeo eraiki eben gizon eta emakumeak' bisita gidatu berezia (Bermeo)
Bermeo. Arrantzaleen museoak Bermeo eraiki eben gizon eta emakumeak bisita gidatu bereziak eskainiko ditu uztaileko, abuztuko eta iraileko domeketan, 12:00etan hasita. Museoaren sarrera prezioaren barruan egongo da.
Erreserba egin beharko da, lekuak mugatuak dira eta: 94-688 11 71 telefono zenbakira deitu edota arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzi behar da.