Berbalagunen irteera (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Berbalagunek Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbidea egingo du otsailaren 24ean (zapatua), udalerrian. 09:00etan jarri dute hitzordua autobus plazan, eta Busturiko Madariaga Dorretxetik Bermeo arterako ibilbidea osatuko dute. Orotara, 10 kilometro izango ditu eta Axpe, Abiña, Itsasbegi, Sukarrieta, Portuondo, Mundaka eta Santa Katalina zeharkatuko dituzte.
Bizkaibus bidez iritsiko dira Madariaga dorretxera eta Bermeotik buelta autobusez, trenez edo oinez egiteko aukera eskainiko dute. Bertaratuko direnek izena eman beharko dute, 600 48 20 10 telefonora deituta.
Euskaraz lagun artean eta inguruan ibiltzeko aukera bikaina da irteera.